History : KanadaKanada
Wikipedia(e)tik
Kanada Ipar Amerika iparraldea hartzen duen estatua da, luze-zabaleran munduko bigarrena. Goiburu nazionalak dioen bezala, itsasotik itsasora doan herrialdea da, hau da, Ozeano Atlantikotik Ozeano Barera. Hiriburua Ottawa da eta lurreko muga politikoak Ameriketako Estatu Batuekin bakarrik du.
- GeografiaSakontzeko, irakurri: Kanadako geografia Kanada bost eskualde geografiko handitan banatu daiteke: Kanadar ezkutua, Apalatxe mendiak, Aintzira Handien eta San Laurendi ibaiaren arroa, Erdialdeko Zabaldiak eta Kostaldeko mendiak. Iparraldeko kostak sartu-irten eta uharte ugari ditu, hedadura handikoak, hala nola Baffin, Victoria, Ellesmere eta Banks. Ternua ekialdeko kostan kokatzen da, Atlantikoan, eta Vancouver uhartea mendebaldean, Ozeano Barean. Honekiko paralelo doaz Mendi Harritsuak, gailur garaiena Logan mendia duela (6.050 m), Alaskarekin mugan. Ibai nagusiak Mackenzie eta San Laurendi ibaiak dira. Ameriketako Estatu Batuekin mugan ditu bost Aintzira Handietatik lau: Superior, Huron, Erie eta Ontario.
- HistoriaHistorialarien arabera, egungo Kanadako lehen biztanleak orain dela 26500 urte heldu ziren Yukon lurraldera (Kanada iparraldean, Alaskarekin mugan. Ontario hegoaldean, aldiz, orain dela 9500 urteko aztarnak aurkitu dituzte. Bikingoak K.o. 1000 urte inguruan iritsi ziren, Groenlandiatik abiatutako espedizio batean. Ternua uhartera iritsi eta ziren Leifbundir kolonia sortu zuten bertan. 1497an Giovani Caboto marinel italiarra Kanadako kostalde atlantikora iritsi zen eta Ingalaterrarentzat hartu zituen Terranovako lurrak. 1534an Jacques Cartierrek Frantziaren izenean San Lorentzo badia kokistatu zuen. Frantziak Quebec, Montreal eta Frantzia Berria koloniak sortu zituen. Kanadako baliabide naturalen inguruko gatazka ugari egon ziren ingelesen, frantziarren, holandarren eta bertako indigenen artean. 1713an Ultrecheko Ituna izenpetu zen, eta Terranova eta Hudsoneko badia ingelesen esku gelditu ziren.
1744an Britainia Handiak Luisburgo inbaditu zuen, Zazpi Urteko Gerrari hasiera emanez. 1763an ingelesek Frantzia Berria eta Quebec bereganatu zituzten. 1867an Iparramerikako Akta Britaniarrak Kanadako Domeinua sortu zuen, Ontario, Quebec, Eskozia Berria eta Brunswick Berria barne hartuz. Geroago, Kolunbia Britaniarra eta Eduardo Printzearen Uhartea ere Domeninu horretan sartu ziren. Britaniar koroaren menpeko lurraldea bihurtu zen, gobernu parlamentario federal batekin. 1931tik aurrera, Erresuma Batuko monarkak Kanadako estatuburua izaten jarraitzen duen arren, Britainia Handiko parlamentuak ez du inolako eskumenik Kanadako politikan.
- Banaketa administratiboaSakontzeko, irakurri: Kanadako banaketa administratiboa
- Probintziak eta lurraldeakKanada hamar probintziatan eta hiru lurraldetan banatua dago. Probintziek autonomia zabala dute gobernu federaletik lurraldeekin alderatuta. Hala ere, hamahiruek dute ganbera legegilea. Hamar probintziak hauek dira:
Hiru lurraldeak hauek dira:
- Metropoli-gune nagusiak
- Kultura
- HizkuntzakIngelesa hizkuntza nagusia da, frantsesarekin batera, azken hau Quebecen mintzaira ofizial bakarra izanda. Herrialdea ofizialki elebiduna da, frantses hiztunak praktikan ekialdean (Quebec eta Ontario) eta Albertan kontzentratzen badira ere. Bestela, iparraldean inuktituterazko hiztunak bizi dira, Yukon, Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetan, Nunavut, Quebec eta Ternua eta Labradorgo iparraldean hain zuzen ere. Azkenik, eskoziako gaelera oraindik hitz egiten dute Eskozia Berria, Eduardo Printzearen Uhartea eta Ternua eta Labradorreko biztanle batzuk.
- Musika
- Literatura
- Kanpo loturak
Kategoria: Kanada |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
News
Photo
History
Site
france
espana
Türkiye
Oran
alger
mostaganem
tenes
cherchell
algérie
algérie
algerie
mostaganem
CV