city map

History : Guatemala

Guatemala

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Guatemalako Errepublika


República de Guatemala

Guatemalako bandera Guatemalako armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: El Pais De La Eterna Primavera
( Betiereko Udaberriaren Herria )
Ereserkia: Guatemala Feliz
Guatemalaren kokapena
Hiriburua
Koordenatuak
Guatemala Hiria
14°38′ I 90°33′ M
Hiri handiena Guatemala Hiria
Hizkuntza ofiziala(k) Gaztelania1
Gobernua
Presidentea
Errepublika
Óscar Berger
Independentzia
- Espainiatik

1821 irailaren 15
Eremua
 - Guztira
 - ur %

108.890 km² (103.)
0,4%
Biztanleria
 - Estimaketa (2005)
 - Errolda ()
 - Dentsitatea

14.655.189 (70.)

134,6 biztanle/km² (55.)
Dirua Quetzal (GTQ)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
UTC (UTC -6)
Ez (UTC -6)
Interneteko domeinua .gt
Telefono aurrezenbakia +502
Herritarra guatemalar
123 hizkuntza indigena (maia) ofizialki onartu dira, baina administrazioak gaztelania bakarrik darabil


Guatemala Ertamerikako estatua da, Ozeano Barearen eta Karibe itsasoaren artean kokatua. Mugakide ditu Mexiko iparraldean, Belize ipar-ekialdean eta El Salvador eta Nikaragua hego-mendebaldean.

Hiriburua Guatemala Hiria da.

Eduki-taula

  • 1 Geografia
  • 2 Historia
  • 3 Banaketa administratiboa
  • 4 Ekonomia
  • 5 Guatemalar ezagunak
  • 6 Kanpo loturak

- Geografia

Atitlan aintzira eta sumendia

Guatemala herrialde menditsua da, hego kostaldea eta Peten departamenduko ordoki zabalak izan ezik. Klima bero tropikala du, epelagoa goi lurraldeetan eta lehorragoa ekialdeko departamenduetan.

Hiri handienak Guatemala Hiria, Quetzaltenango eta Escuintla dira, hegoladean kokatuak. Aintzira handiena Izabal aintzira da, Karibeko kostatik hurbil.

Guatamalaren kokapena dela eta, Karibe eta Ozeano Barearen artean, sarri urakanak jasaten ditu. Azken urteetako latzenak Mitch (1998) eta Stan (2005) urakanak izan dira, 1.500 hildakotik gora eraginez.

- Historia

Tikal

IV eta XI. mendeen bitartean, Maia zibilizazioaren erdigunea izan zen, batez ere Peten eskualdean (Mexiko eta Belize artean). Oraindik hainbat erruina ikusgai daude, hala nola, Tikal.

1523an espainiarrak iritsi ziren eta eskualde ososa kolonizatu, europako kultura gizartean sakon txertatuz. 1823an Guatemalak independentzia lortu zuen, Ertamerikako Probintzia Batuen partaide lehenik eta, 1840an, estatu burujabe bihurtuz.

Guatemalako historia osos markatua izan da: iraultzak, estatu kolpeak, gobernu antidemokratikoak eta Estatu Batuen eskuhartzeak, azkena 1954 urtekoa. 1985 urtean, 36 urte iraun duen gerra zibilaren ondoren, biolentzia politikoa amaitu eta gobernu demokratikoa ezarri zen. 1996 urtean Bake Hitzarmena (Acuerdos de Paz) izenpetu zen, hainbat ekintza aurrikusiz, armadaren sarraskien erantzukizunak barne. Hala ere, biolentzia ez da guztiz amatatu, 1998an Juan José Gerardi apezpikua hil baitzuten Giza Eskubideen babeslea.

- Banaketa administratiboa

Guatemala 22 departamendutan banatua dago administratiboki:

Guatemalako banaketa
  • 1 Alta Verapaz (Coban).
  • 2 Baja Verapaz (Salama).
  • 3 Chimaltenango (Chimaltenango).
  • 4 Chiquimula (Chiquimula).
  • 5 Peten (Flores).
  • 6 El Progreso (Guastatoya).
  • 7 Quiche (Santa Cruz del Quiche).
  • 8 Escuintla (Escuintla).
  • 9 Guatemala (Guatemala Hiria).
  • 10 Huehuetenango (Huehuetenango).
  • 11 Izabal (Puerto Barrios).
  • 12 Jalapa (Jalapa).
  • 13 Jutiapa (Jutiapa).
  • 14 Quetzaltenango (Quetzaltenango).
  • 15 Retalhuleu (Retalhuleu).
  • 16 Sacatepequez (Antigua Guatemala).
  • 17 San Marcos (San Marcos).
  • 18 Santa Rosa (Cuilapa).
  • 19 Solola (Solola).
  • 20 Suchitepequez (Mazatenango).
  • 21 Totonicapan (Totonicapan).
  • 22 Zacapa (Zacapa).

- Ekonomia

Guatemala, Ameriketako bederatzigarren ekonomia osatzen du, bere BEG, Banku nazionalaren 2005eko datuen arabera 241,596.0 milloi Quetzalekoa da, 2004ko datuak 11.5% baino gehiago. Nekazal arloa, Guatemalako BEG (Barne Ekoizpen Garbia) laurden bat, Kanpo Salmenten bi herenak eta langileen erdia osatzen du, nagusiki Kafe, Banana eta Azukre uztiapenak. Manufakturak eta konstrukzioak, BEG-ren %20a suposatzen dute. Guatemalaren ekonomian EEBBek garrantzi nabarmena dute, inportazioen %41a eta esportazioen %34a kopatuz. Garapen ekonomikoa oztopatzen duten arazo nagusiak analfabetismoa, kapital merkatu azpigaratua eta kriminalitate handiak dira. Gaur egun, garapenarentzako kanpo laguntzei esker, problema hauek konpontzeko bidean dago Guatemalako herrialdea.

- Guatemalar ezagunak

  • Miguel Angel Asturias (1899-1974), idazlea. 1967an eskuratu zuen Literaturaren Nobel Saria.
  • Rigoberta Menchu (1959), giza-eskubideen aldeko ekintzailea. 1992an eskuratu zuen Bakearen Nobel Saria.

- Kanpo loturak

  • Gazteleraz dagoen webgune batera doan lotura bat da hau Gobernuaren webgunea
  • Gazteleraz dagoen webgune batera doan lotura bat da hau Guatemalako literatura
  • Gazteleraz dagoen webgune batera doan lotura bat da hau Popol Vuh monumentua
  • Gazteleraz dagoen webgune batera doan lotura bat da hau Guatemalako bankuaren webgunea
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Guatemala


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Angila · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman Uharteak · Montserrat · Turks eta Caicos uharteak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguayPeruSurinamUruguayVenezuela


Dependentziak: Frantziar Guiana (Frantzia) • Falkland Uharteak (Erresuma Batua)

"http://eu.wikipedia.org/wiki/Guatemala"(e)tik eskuratuta
República de Guatemala Gwatemala Guatemala Gûatemala Gvatemalo Guatemala Γουατεμάλα Watimala 과테말라 ហ្គាតេម៉ាឡា გვატემალა Guatemala Guatemala Guatemala ګواتمالا Guatemala Cuauhtemallan Gwatemala Guatemala Gvatemalän グアテマラ Guatemala Guatemala Guatemala Guatemala Gvatemala Guatemala Guatemala Guatemala Guatemala Ґватемала Guatemala گۋاتېمالا Գվատեմալա Gvatemala Guatemala གྭ་ཏེ་མ་ལ Gwatemala গোয়াটিমালা Gvatemala Гватемала Guatemala Guatemala गोतेदाला Guatemala Guatemala גוואטמלה Guatemala Guatemala สาธารณรัฐกัวเตมาลา Guatemala Гуатемала Guatemala 危地马拉 غواتيمالا குவாத்தாமாலா Guatemala ጉዋቲማላ Gwatemala Guatemala Goatemala Guatemala Guatemala Guatemala Guatemala Гватемала Guatemala Guatemala Гватемала Gvatemala Guatamala Guatemala Gvatemala Guatemala Gvatemala Gvatemala Гватемала ກົວເຕມາລາ Guatemala Guatemala گواتمالا Guatemala Guatemala Guatemala


navimap navimap World Navimap us uk fr it es ru jp sa News Photo History Site france espana Türkiye Oran alger mostaganem tenes cherchell algérie algérie algerie mostaganem CV
city.navimap.org/eu-histoire-GT.html